Zisjordaniako eremuak Osloko Akordioen arabera

Zisjordaniako hiru eremuetako mapa. A eta B eremu nolabait palestinarrak markatuta daude, beste guztia da C eremua, Israelen kontrol bakarrekoa. Lerro berdeak 1949ko armistizioaren lerroa markatzen du. Zisjordaniako bereizte-hormaren ibilbidearen proiekzioa da lerro gorria 2005eko otsailaren 20ko datuekin.

Zisjordaniako eremuak Osloko Akordioek marraztu eta zehaztu zituzten, Israelek okupatutako lurralde palestinarretan, Zisjordaniako eskualde palestinarra hiru administrazio-sektoretan banatzeko: A eremua, B eremua eta C eremua. Behin-behinekoz, behin betiko akordioa lortu arte, eremu horietako bakoitzak estatus desberdina izango zuen, administratzailearen arabera. 1995etik ezarritako eremuak indarrean daude 21. mendeko lehen laurdenean. Ekialdeko Jerusalem, Zisjordaniaren parte nazioarteko zuzenbidearentzat, ez da banaketa honetan sartzen.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search